PEFC-k hamar urte bete ditu Euskadin

Maderas Torresar Logo
Icono Sierra

PEFC-k hamar urte bete ditu Euskadin, jarduera ekonomikoa eta baso biodibertsitatearen babesa bateragarriak egiten.

Euskadi da arbolaz okupatutako azalera proportziorik handiena duen autonomia erkidegoa Estatuan, eta urtetik urtera azalera hori haziz doa, 2013an argitaratutako basoen inbentarioan ikusi daitekeen moduan. Azalera horren erdia baino gehiago titulartasun pribatukoa da, beraz, bere kudeaketa eta zaintza bere jabeen esku dago. Duela hamar urte, egurraren profesional horietako batzuek erabaki zuten beste aurrerapauso bat gehiago eman eta beraien eguneroko jardunean ingurumenaren kontserbaziorako helburuak finkatzea, Basoen Kudeaketa Iraunkorraren aldeko konpromisoa hartuta PEFC markaren eskutik.

PEFC Euskadi

Ekitaldian Bittor Oroz sailburuak gogora ekarri zuenez, “gaur egun, egurraren ekoizpenerako erabiltzen den baso azaleraren %40ak kudeaketa iraunkorraren egiaztagiria dauka. Portzentaje hori goraka doa urtetik urtera, beraz, horrek esan nahi du gure basoak, oso funtzio ekonomiko, ekologiko eta sozial handia betetzen dutenak, hobeto zainduta daudela eta kalitate handiagoko lehengaia ematen dutela”.

Proiektua borondatezkoa eta sendotua

Carmen Gonzalez Murua izan da PEFC Euskadiren lehendakaria erakundea abian jarri zen unetik. Urte horietan ikusi du sektorearen egoerak gorabeherak izan dituela hainbat faktoreren arabera. “Ekonomikoki garai zailak izan dira. Merkatuaren egoera txarra izan da, bai altzarien fabrikazioaren sektoreen arazoengatik bai eraikuntzaren krisiarengatik edo izan diren bolada katastrofikoengatik. Baina familia eta enpresa askotan baliabide naturalak errespetatuz eta hobetuz kudeatzeko eta ekoizteko konpromisoa berretsi nahi izan duzue eta egin ere egin duzue.

Horregatik, ekimen horretan sartu zareten guztiei zorionak eman nahi dizkiet eta animatu nahi ditut “gure gizarteko jardueretan ezinbesteko izaera iraunkor horrekin” jarraitzera. Eta etorkizunean gaur egun ezagutzen ditugun basoak eta mendiak izaten jarraitzeaz arduratuta dagoen gizartearen eskari horri erantzuten dioten produktuak merkatuetara zabaltzera ere bai.

Moda, sukaldaritza eta arkitektura

FEFCren urteurrena ospatzeko ekitaldian hiru profesionalak ere agertu dira basoen kudeaketa iraunkorraren alde. Horietako bat Javier Barroeta moda diseinatzailea izan da, bere sormen lanak paperean egiten dituena; bestea, José Gorritxo arkitektoa, bere eraikuntza lanetan bertako egurra erabiltzearen alde dagoena; eta azkena, Fernando Canales sukaldaria, basoak euskal sukaldaritzari ematen dizkion gauza gozoez hitz egin duena.

Hirurak gure basoen defendatzaileak dira eta hirurak bat etorri dira esatean basoen zaintza iraunkorraren alde egin beharra dagoela, gizarteari historikoki eman dizkioten baliabide eta lehengaien kaltetan gabe.

Esker ona sektore oso bati

Ospakizunaren klausuran bost sari banatu dira, basoen kudeaketa eta zaintza kate iraunkorraren ziurtagiriarekin konpromisoa hartuta duten bost erakunderi. Sariak hauek jaso dituzte:

Fernando Plazaola, Berrikuntzako errektoreordea, EHU/UPVren izenean: unibertsitateak FEFC Euskadiren lehendakaritzan egin duen lanagatik eta gai horretan egindako azterketa guztiengatik.

Jose Antonio Zabala: ziurtagiria duten basoen jabeen ordezkaritzan.

Federico Saiz: zaintza katean ziurtagiria duten enpresen ordezkaritzan.

Álvaro Parro, Balmasedako alkatea Eudel-eren izenean: ziurtagiria duten udal eta herri basoen jabe guztien ordezkaritzan eta ziurtagiria duen bertako egurra kontsumitzen duten guztien ordezkaritzan ere bai.

Aipamen berezia: Manuel Araucua Zabala, 10 urte baino gehiago MIME Euskadiko Egurraren Sektoreen arteko Mahaiaren lehendakaria izandakoa, hasieratik basoen ziurtagiriaren alde egoteagatik eta Euskal Herriko basogintza eta egurraren sektorea, gaur egun Baskegurren sartuta dagoena, ordezkatuz egin duenagatik eta hartutako konpromisoengatik.

Harpidetu Gure Newsletter-era

Azken Berriak

Enlances de Interés