Biomasa energia iturri bezala erabiltzearen joera gorantza doa

Maderas Torresar Logo
Icono Sierra

Gero eta gehiago erabiltzen da biomasa erregai bezala. Ebaki XXI “Berdeago” Ingurumen Iraunkorreko azokan izan da, pellet-aren beste produktore batzukin batera, baso sektorearen garapenean errealitate berri bat agerian jarriz. Energia iturri lehiakorra eta berriztagarria, bizimodu jasangarriago bat bermatuz.

Bigarren urtez Ebaki XXI enpresak, Euskadiko Zur Mahaiko kidea (EZM), Berdeago azokan parte hartu du pellet-a produzitzen duen enpresa bezala. “Orain gero eta gehiago erabiltzen da zura ohiko erabilpenetarako, beroa sortzeko, besteak beste. Zuraren industriak benetan ez du hondakinik sortzen. Geure enpresak etxean erabiltzeko pellet-a fabrikatzen du,%100ean zur naturala, kontsumitzailearentzako kalitate iraunkorra bermatzen duen ingurumen ziurtagiriarekin”, nabarmentzen du Eduardo Márquez-ek, Ebaki XXIko gerentea.

Pellet

Durangon ospatu den Ingurumen Iraunkorreko bigarren Euskal Azokaren arrakastak, bertan 50 enpresa inguru parte hartuz (2013an baino %31a gehiago), beroa sortzeko erregai bezala biomasak hartu duen garrantzia agerian jartzen du. “ Baso biomasaren gaiak gero eta interes gehiago sortzen du, pellet-ak dituen abantailak direla eta. Merkeagoa da eta beste erregaiak bezalako erosoa, eta gainera, jasangarria. Azokak joera honekin jarraitzen badu, Berdeago azoka biomasan espezializatutako azoka bilakatu ahal da”.

Paletak, “Berdeago” gunearen diseinuan nagusi

Ebaki XXI-ek azokaren babesle bezala era parte hartu du. Paletak produzitzen dituen enpresa bezala elementu hauek eraman ditu azoka diseinatzeko. Paletak dekorazio-elementuak bilakatu dira. Nahiz eta garraiorako fabritatutak izan, modan daude. Birziklatuta, margotuta eta gune ezberdinetara egokituta, etxean, bulegoan, kalean…artea bilakatu dira, izugarrizko emaitzekin.

Harpidetu Gure Newsletter-era

Azken Berriak

Enlances de Interés